Urriaren 15ean (asteartea) Usurbilgo EHBilduk Herri Batzarra egingo du hemendik aurrera egin beharreko erronka berrie buruz, hauteskundeetaz eta EHBilduren egituraketaz hitz egiteko. Batzarra Potxoenean egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Batzar honetan gonbidatu bat egongo da, Maddalen Iriarte Okiñena, EHBilduko legebiltzarkidea Gasteizko parlamentuan. Usurbilgo EHBilduk herritarrei bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu die.
Usurbilgo EHBildu: “Urriak 15ean erronka berriei heltzen hasiko garaia izango dugu Usurbilgo ezkertiar subiranistok. Horretarako, Herri Batzarra izango dugu Potxoenean 19:00etan. Animatu bertaratzera!”