Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak urriaren 13rako (igandea) mendi irteera antolatu du, Baztango itzuliaren bigarren etapa: Artesiaga-Argintzu-Harrikulunka-Beartzun. 2019an zehar Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Baztani itzulia emago diola iragarri zuen, lau etapetan. Lehenengo apirilean egin zen (Oronoz-Mugaire-Artesiaga) eta urriaren 13koa bigarrena izango da. Hirugarren etapa azaroaren 17an egingo da eta laugarrena berriz, abenduaren 15ean.
Baztango itzulia: 2. etapa
- Eguna: urriak 13, igandea.
- Irteera ordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik.
- Joan etorria: autobusez.
- Ibilbidea: 20 km. Artesiaga-Argintzu-Harrikulunka-Beartzun.
- Izen emateko azken eguna: urriak 9, asteazkena.
- Prezioa: 10 euro (izena ematerakoan).
- Izenematea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu korrente zenbakian. Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 edo Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
- Plaza kopuru mugatua.
- Norbera egingo da bere otorduaren kargu.
- Andatza Mendi Kirol Klubak antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio hala nahi badu.
Informazio gehiago
- andatza.com
- andatza@hotmail.com