Irailaren 25eko batzarra (Arg.: Usurbilgo Udala)
Txokoalden parte hartze prozesu bat abiatu da. Lehen batzarra irailaren 25ean egin zen eta bertan, auzoko bizilagunak eta udal ordezkariak bildu ziren. Urriaren 9rako (asteazkena) beste batzar irekia deitu dute lehen bileran hitz egindakoarekin jarraitzeko. Hiritik At kooperatibak dinamizatuko du prozesua; guztira hiru lan saio egitea aurreikusi dute, eta, amaitzean, arkitektura proiektu bat definituta izatea da asmoa. Lehen saioa Txokoaldeko Akerra gaztetxean egingo da, arratsaldeko 19:00etan.
Hiritik At kooperatibak dinamizatuta
Urriaren 9ko batzarrean hurrengo hilabeteetan landuko den parte hartze prozesuaren nondik norakoaz hitz egingo da eta hori, tokiko garapenerako estrategiak lantzen dituen Hiritik At kooperatibak dinamizatuko du. Auzoaren beharrak mahai gainean jarri eta har daitezkeen neurriez jardugo dute: “Auzoaren bizitza hobetzeko gogoa eta borondatea dago. Txokoaldetarren kezkak entzun eta horiei irtenbidea eman asmoz, partehartze prozesu bat abiaraziko dugu. Udalak badu eraikin bat Txokoalden, Akerra gaztetxea dagoena, eta espazio hori proposatu dugu udal ordezkariok auzotar guztiek erabili eta auzoko bizitza hobetzeko”.
Gaztetxea berregokitzeko proposamena
Udalak jakinarazi du aparejadore bat kontratatu zuela udan, eraikinaren azterketa teknikoa egiteko: “Ezertan hasi aurretik, huraxe zen eman beharreko lehenengo pausoa. Emaitzak espero baino hobeak izan ziren. Lehen bileran eraikina berregokitzea proposatu zuen alkateak, eta han bildutako auzotarrek bat egin zuten harekin”.
Informazio gehiago: usurbil.eus