Igandean irailaren 22an, 56. Endika Abril Errebote Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatzekoa zen baina euriarengatik bertan behera geratu ziren Zubietako errebote plazan jokatzekoak ziren bi partidak. Guzti honek txapelketako azken fasea atzeratuko du. Gogoan izan, izatez irailaren 29ko astebururako zeuden iragarriak finalerdiak eta igande honetarako final handia Villabonan. Beraz igandean (urriak 6), eguraldiak laguntzen badu, talde hauek lehiatuko dira:
- 09:00etan, Zubieta – Behar Zana (Villabona).
- Ondoren, Noizbait (Hazparne) – Zaharrrer segi (Baigorri).
8 taldek eta bi multzo
A MULTZOA
- Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
- Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
- Noizbait (Hazparne, Lapurdi)
- Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)
B MULTZOA
- Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
- Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
- Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
- Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
Informazio gehiago
- www.gipuzkoapilota.eus
- twitter.com/GipuzkoaPilota
- www.facebook.com/Gipuzkoa-Pilota
- facebook.com/Zubieta-Pilota-Elkartea