Maria Jesus Etxeberria usurbildarrak “Natura” izeneko argazki erakusketa antolatu du Sutegiko erakusketa aretoan. Erakusketa gaur (urriak 2) irekitzen da eta urriaren 18ra arte zabalik egongo da.
Sutegiko erakusketa aretoko ordutegia
- 16:30-19:00, astelehenetik ostiralera.
- 11:30-12:30, larunbat eta igandeetan.
Maria Jesus Etxeberria
Txikitan lehen urratsak eman arren, duela hamar bat urte hasi zen gustuko duen argazkilaritza zaletasuna lantzen. Bere kasa, zozketa batean egokitutako argazki kamera bat hartu eta gustuko dituen txokoak erretratzeari ekin zion: “10 urte inguru nituela, kamera bat tokatu zitzaigun. Familian argazkiak ateratzen ibiltzen ginen jolas moduan. Gerora, duela urte batzuk, kamera bat zegoen etxean eta harekin argazkiak ateratzen hasi nintzen. Eguraldia24 telebista katean argazkiak bidaltzeko deialdia egin zuten, eta bidaltzen zutenen artean, sarien zozketan parte hartu zezaketen. Argazki piloa bidali nuen. Kamera hobea behar nuen. Erosi ordez, ia zozketan tokatzen zitzaidan itxarotea erabaki nuen. Eta azkenean tokatu”.