Urriaren 3tik 12ra Aginagako San Praixku jaiak ospatuko dira. Dagoeneko Aginagako Jai Batzordeak egitaraua finkatu du: “Hemetxe ditugula San Praixkuak. Haur, gazte eta helduentzako egitarau zabala aurtengo egunek dakarkigutena”.
san praixku jaietako egitaraua
Urriak 3, osteguna: San Praixku bezpera
- 19:00 XVIII. Gizonezkoen ligaxkako pilota finala eta emakume pilotarien erakustaldia.
Urriak 4, ostirala: San Praixku Eguna
- 11:00 Meza nagusia.
- 12:00 Jubilatuen hamaiketakoa Aginaga sagardotegian, bertsolariek alaitua.
- 18:00 Txupinazoa Eliza Zaharreko balkoian pregoi eta brindisarekin; txanpaina gure kontu!
- 18:30 Aginagarren arteko erronka.
- 19:30 Sardina eta sagardo dastaketa Ane Azkonobieta eta Manex Torrealdai trikitilariek alaitua.
- Bitartean, XXXVII. toka txapelketa herrikoia eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
Urriak 5, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
- 05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.
- 06:00 Indarrak hartu ondoren, oilasko biltzaileen irteera Atarialde Elkartetik.
- 11:00 Oilasko biltzaile txikien irteera Mapildik.
- 18:00 Gazte eta helduentzako karaokea!
- 19:30 Herri poteoa.
- 21:00 Herri afari bikaina. Sarrerak Arraten salgai irailaren 29ra arte: 25€ helduenak eta haurrenak 12€.
- 23:30 Erromeria frontoian: Oharkabe.
- 02:30 Euskal rumba Eliza Zarrean: Kilimak.
- Ondoren: DJ Jotatxo.
Urriak 6, igandea: Gora Herria Eguna
- 09:00 Tiro platoa.
- 16:00 XXXVIII. Mus txapelketa Eliza Zaharrean (izen ematea, 15:30-16:00 artean).
- 16:00 Partxis lehiaketa haurrentzat ludotekan.
- 18:30 Globo aerostatikoan igoerak egiteko aukera izango da Atarialde Elkarte ondoko zelaian. Aaalaaaaa…
- 19:00 Piper frijitu eta sagardo banaketa herriko plazan.
Urriak 11, ostirala: Umeen Eguna
- 10:00 Umeen jokoen hasiera.
- 13:00 Umeen bazkari goxo-goxoa karpan, mmm…
- 16:00 Puzgarriak.
- 18:00 Txokolate banaketa eta buruhandi bizkor-bizkorrak!
- 19:00 Herriko jubilatuen eskutik opari jaurtiketa haurrei, Arratetik plazara, iepa iepa!
- 19:30 Patata tortila txapelketa.
- 20:00 Zezen suzkoa plazan zehar; egin ihes txikito, erreko hau!
- Ondoren, herri poteoa.
- 21:00 Gazte afaria Aginaga Sagardotegian. Sarrerak 25 eurotan urriaren 6ra arte salgai Usurbilgo Aitzagan eta Arraten.
- 23:00 Txosna irekiera.
- 23:30 Kontzertuak Eliza Zaharrean: Rukula eta Andoni Bakarlaria.
- Ondoren, DJ Seymar.
Urriak 12, larunbata: Gaupasa Eguna
- 12:00 Serigrafia tailerra, “Zatzaizkit”-eko Beñat Iraolaren eskutik.
- 13:00 II.Tiratxinas jaurtiketa txapelketa.
- 15:30 Trainerila estropadak errioan: Gizonezkoen X. eta Emakumezkoen IV. ikurrinak. Euskotren Ligako neskak eta Euskolabel Ligako mutilak izango dira hurrenez hurren, etxeko trainerila anfitrioi delarik!
- 18:00 Eriz Magoaren “Auskalo” saioa.
- 19:00 Elektrotxaranga plazan zehar: Elektropapo.
- 23:30 Kontzertuak frontoian: Liher eta Enkore.
- Ondoren, erromeria: Larrian Gozo.
- 04:00 DJak Eliza Zaharrean eta karpan.
- 07:30 Errefus-bilketa!
herri eta gazte afaritarako txartelak
herri eta gazte afaritarako txartelak salgai jarriak ditu Jai Batzordeak.
- Urriak 5, larunbata: 21:30ean herri afaria frontoian. Sarrerak Arraten irailaren 29ra arte salgai; helduenak 25 eurotan eta haurrenak 12 eurotan.
- Urriak 11, ostirala: 21:00etan gazte afaria Aginaga sagardotegian. Sarrerak urriaren 6ra arte Aitzaga eta Arrate tabernetan, 25 eurotan salgai.
Oharrak
- Aginagako Jai Batzordea ez da arduratzen egun hauetan gerta daitezkeen ezbeharrez.
- Usurbilgo Udalak babesturiko festak direnez, ardura zibilaren aseguru poliza ere Udalak bereganatzen du.
- Eskerrik asko Orioko Arraun Elkarteari, estropaden antolaketan laguntzeagatik.