Oiardo kiroldegia
Usurbilgo Udalak jakinarazi du urriaren 1ean (asteartea) Oiardo kiroldegiko ikastaroak hasiko direla, lehorrekoak zein uretako ikastaroak. Dagoeneko ikastaro batzutzuetan ez dago lekurik, bete baitira baina oraindik beste zenbaitetan izena emateko aukera dago. Kiroldegian eman daiteke izena eta bertan, ordutegiei buruzko informazio guztia eskuratu daiteke.
Uretako ikastaroak
Haurrak
Helduak. Igeriketa: hastapena eta hobekuntza
Lehorreko ikastaroak
Haurrak
Helduak
Oiardo kiroldegiaren ordutegia
- Astelehenetik ostiralera: 07:00etatik 12:30era (igerilekua 12:15), eta 14:30etik 22:00etara (igerilekua 21:00).
- Larunbatean: 09:00etatik 21:30era (igerilekua 21:00).
- Igandean: 09:00etatik 13:30era (igerilekua 12:45).