Irailaren 26an (osteguna), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan. Hemendik aurrera udalbatzaren hileroko osoko ohiko bilkurak, azken ostegunetan izango dira. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke eta amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.
Gai zerrenda
- Aurreko bilkurako aktaren onespena: 2019/07/23ko akta.
- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko uztailaren 15etik irailaren 20ra (2019/0659-2019/0808).
- 2019/718 dekretuaren berri ematea.
- 2019/686 dekretua berrestea: Beterri-Buruntza Mankomunitateko batzorde sustatzaileko ordezkarien izendapena.
- 2019ko Plantilla Organikoaren aldaketa.
- 2019ko Lanpostuen Zerrendaren aldaketa.
- HAASetako A-108 (Atsobakar) Eremuko HEU 108.4 eta HEU 108.5 exekuzio unitateetako eta alboko espazio publikoaren Antolamendu Xehatuaren aldaketa hasieraz onartzea.
- Galdera-eskaerak.