Igandean (irailak 22), 56. Endika Abril Errebote Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko da Zubietan. Antolatzaileen esanetan, oraingo honetan bi partidu jokatuko dira Zubietako errebote plazan:
- 09:00etan, Zubieta – Behar Zana (Villabona).
- Ondoren, Noizbait (Hazparne) – Zaharrrer segi (Baigorri)
itzuli bateko ligaxka
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 8ko jardunaldian hasi eta 22kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.
kanporaketen fasea
Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Irailaren 29ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.
finala
Irabazleek finala jokatuko dute, urriaren 6ko jardunaldian, Villabonako Errebote plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).
8 taldek eta bi multzo
A MULTZOA
- Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
- Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
- Noizbait (Hazparne, Lapurdi)
- Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)
B MULTZOA
- Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
- Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
- Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
- Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)