Irailaren 28an (larunbata), goizeko 10:00etan hasita, Usurbilgo Udalaren eta Ereiten Kultur Zerbitzuen eskutik, Harria Hitz bisita gidatua egingo da. Oraingo honetan Harria Hitz-Dzirt Dzart ekimena proposatu dute, Joseba Larratxe eta Antton Olariaga marrazkilariekin eta Idoia Torregarai aurkezlearekin.
Dzirt-Dzart
Dzirt-Dzart, bat-batean marrazteko saioa da. Joseba Larratxe eta Antton Olariaga marrazkilariak eta Idoia Torregarai aurkezlea izango dira protagonistak. Marrazkilariak aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera: “Ariketa bitxiak burutzen jarriko ditugu komikigileak: minututan neurtutako ariketak, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten gisan…Horretarako, lehenengo Harria Hitz ibilbidea burutuko dugu. 60ko hamarkadara egingo dugun bidaia (eta gogoeta) hau izango da Dzirt-Dzart saioaren haria. Tradizioa eta modernitatea uztartzeko beharra, euskal sorkutzarekin konpromezua eta 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultura-eztanda, eta baita eztanda horren ondorena ere izango dira jorratuko diren gaiak besteak beste”.
EGITARAUA
- 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
- 10:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.
- 11:15 Dzirt-Dzart saioa.
Informazio gehiago
- Hizkuntza: Azalpenak euskaraz emango dira.
- Erreserbak: 688 818 017 edo info@kultour.pro
- Bisita doakoa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).
- harriahitz.eus
- usurbil.eus
- ereiten.eus