Arg.: Usurbilgo Udala
Usurbilgo Udala Aginagako ur sarea hobetzeko lanetan ari da, hain zuzen, Borda baserritik Lasaora arte, Bereziartua aroztegitik, Irigointxoberri baserritik eta Irigointxozarra baserritik. Udalak jakinarazi du udal aurrekontuetan aurreikusitako partida duela lan honek, 95.000 eurokoa zehazki. Urtea amaitu baino lehen Aginagako ur sarea hobetuko dela adierazi du Udalak.
Usurbilgo Udala: “Aginagako ur sarea hobetzeko lanetan ari da Usurbilgo udal brigada. Borda baserritik Lasaora arte, Bereziartua aroztegitik, Irigointxoberri baserritik eta Irigointxozarra baserritik pasatuta. Udal aurrekontuetan aurreikusitako partida du lanak, 95.000 eurokoa. Lanak udal brigadaren esku uzteak hobekuntzak etxe gehiagotara iristea ahalbidetuko du. Urtea amaitu baino lehen, nabarmen hobetuko da Aginagako ur sarea.”