Gaur, irailak 16, Usurbilgo Kantu Taldearen ikasturte berriko lehen entsegua hasiko da. Gaurtik aurrera astelehenetan batuko dira entseguak egiteko, 18:00etatik 19:00etara Udarregi Ikastolako kantu gelan (HH-LHko eraikinean, Agerialdeko musika gelan).
Irailaren 28an kantu-jira
Hurrengo kantu-jira irailaren 28an (larunbata) izango da, 12:30ean, Mikel Laboa plazatik abiatuta: “Herritar orok parte har dezake. Har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kantatzera”.