Gaur (irailak 13), arratsaldeko 17:00etan Bihurri ludotekan askaria egingo da. Ekimena antolatzen dabiltzan ludotekako gurasoek bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu diete bertako bazkide diren haurrei: “Uda agurtu eta bazkide guztiak elkarrekin gogotsu hasteko, askari eder bat antolatu dugu Bihurri ludotekan. Zatoz! Oparitxoak ere egongo dira”.
Bihurri Ludotekan 0-6 urteen arteko haurrak ibiltzen dira, gurasoekin jolasteko leku bat izan dezaten.
Informazio gehiago: facebook.com/bihurri-ludoteka