Aitzaga Elkarteak urtero bezala azaroaren 1erako (ostirala) XIV. Usurbilgo Artisau Azoka antolatuko du eta dagoeneko prestaketa lanetan hasi dira bertako kideak. Azokan parte hartu nahi duten herriko artisauei izena ematera animatzen dituzte.
Izen-ematea irailaren 30era arte
Izen-emateko epea irailaren 30ean (astelehena) amaitzen da eta horretarako artisautzaazoka@gmail.com helbira idatzi behar da. Antolakuntzatik adierazi dute email horretan eskaria eta zer lantzen den zehaztea komeni dela.
Aurreko urteetan goizean zehar herriko plazan zein dema plazan postu ugari egoten dira: bitxigintza, larrugintza, egur lanketa, zeramika, otarregintza, metalgintza… Seguruenik txorizo eta taloa jateko aukera ere izango dela.
#AitzagaLibre
Gogoratu Usurbilgo Aitzaga Elkartea 35/02 auzian dagoela. Espainiako Auzitegi Nazionalak 101 herriko taberna bahitzeko agindua emana dauka aspalditik baina oraindik ez da gauzatu. (Informazio gehiago: klik)
2015eko ekainak 27. Eleak eta Libre mugimenduek eta Espainiako Auzitegi Gorenak konfiskatzea agindu duten herriko taberna eta elkarteetako ordezkariek mobilizazioak deitu zituzten. Aitzaga Elkarteari babesa eman eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea eta giza-katea egin zen herrian.