Irailaren 8an (igandea) 56. Endika Abril Errebote Txapelketaren lehen jardunaldia ospatzekoa zen baino euriarengarik bertan behera geratu zen Zubieta eta Zaharrer Segiren arteko partidua. Antolatzaileen esanetan, aste honetan zehar jokatuko dute. Igandean berriz (irailak 15), bigarren jardunaldia jokatuko da, 11:00ak aldera Zubietako errebote plazan. Zubieta eta Hazparne taldeak lehiatuko dira.
8 taldek eta bi multzo
A MULTZOA
- Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
- Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
- Noizbait (Hazparne, Lapurdi)
- Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)
B MULTZOA
- Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
- Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
- Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
- Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)
itzuli bateko ligaxka
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 8ko jardunaldian hasi eta 22kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.
kanporaketen fasea
Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Irailaren 29ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.
finala
Irabazleek finala jokatuko dute, urriaren 6ko jardunaldian, Villabonako Errebote plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).
Iraileko Agenda
Hauek dira Zubietan jokatu diren partidak:
- Irailak 8, igandea: Zubieta – Zaharrer Segi (Bertan behera, irailak 9 -13 artean jokatuko dute)
- Irailak 15, igandea: 11:00etan Zubietako errebote plazan, Zubieta – Hazparne.
- Irailak 22, igandea bi partida: Zubieta – Behar Zana eta ondoren, Hazparne – Zaharrer Segi.