Gaur, irailak 11, Assemblea Nacional Catalanak (ANC) antolatuta, Kataluniako DIADA ospatuko da Bartzelonan, “Objectiu independència” lemapean. Berriro ere Errepublika Katalanaren aldeko indar erakustaldi erraldoia egiteko prest daude herritar katalanak.
Independistak Sarea Diada egunarekin bat
Independistak Sarea Diada egunarekin bat egin du eta Katalunian dauden euskal herritarrei egun handi honetan parte hartzeko deia luzatu die: “Borroka honetan katalanek beste jokatzen dugu geuk ere. Guztion etorkizuna jokoan dago. Espainiar Estatuak, prozesu soberanista katalana eragotzi eta porrot eginaraziz, independentismoari aukera eta bide guztiak itxi nahi dizkio Katalunian zein Euskal Herrian. Indarrak batu, espainiar Estatu autoritarioari aurre egin, eta bi herriok independentziaren bidean aurrera egiteko garaia da. Independentistak Sareak irailaren 11an Diadan parte hartzeko deia luzatzen die euskal herritarrei eta, gure elkartasuna eta konplizitate osoa era nabarmenagoan agertzeko, denok elkarturik parte hartzeko aukera eskaini nahi die Katalunia aldean izango diren guztiei”.
euskaldunentzako hitzordua
Independista Sarea Katalunian izango dela adierazi du eta bertan euskaldunentzako hitzordu berezi bat jarri du
- 15:00 Bartzelonako Euskal Etxearen ondoan. Placeta de Montcada (Born). Martxa/kalejira irtengo da bertatik Gran Vian koatuko den euskal gunera.
- OHARRA: Kamiseta, zapi eta banderola berde independentistak, ikurriñak, bandera nafarrak eta gainetiko euskal ikurrak eramateko deia egiten diogu jendeari. Aldi berean, denetariko musika eta animazio tresnak eramatea ere eskatzen diegu, euskal gunea ikusgarria eta arrakastatsua izan dadin.
Informazio gehiago: independentistak.eus