Usurbilgo Kale Nagusia (Arg.: @XingolaUsurbil)
Pasa den igandean Donostiako Kontxako Estropaden bigarren jardunaldia ospatu zen. Emakumezkoen txapelketan Orioko taldeak eraman zuen bandera eta gizonezkoetan berriz, bigarren urtez jarraian, Hondarribiak. Aipatzekoa da Hondarribiako taldean Alex Udabe Pagola zubietarra ibili dela arraunean eta berak ere, bigarrenez, Kontxako bandera irabazi du. Zorionak bi taldeei!
Emakumeen sailkapen nagusia
Arg.: @orioarraunean
- Orio 21:28.48
- Arraun Lagunak 21:57.42
- Hondarribia 22:04.20
- Hibaika 22:07.16
- Donostiarra 22:13.40
- San Juan 22:19.40
- Riveira 22:22.66
- Zumaia 22:50.28
gizonen sailkapen nagusia
Arg.: @HondarribiaAE
- Hondarribia 39:01.58
- Orio 39:08.38
- Santurtzi 39:24.86
- Donostiarra 39:26.62
- Bermeo-Urdaibai 39:32.30
- Zierbena 39:38.20
- Ondarroa 39:50.22
- Kaiku 40:28.04
jendetza Donostiako arranplan
Jendetza bildu zen Donostiako arranplan, Orioko emakumezkoen traineruko arraunlariei harrera egiteko eta garaipena ospatzeko.
… arraun orru bihozkadaren oihua… #estropadak #kontxakoestropadak #kontxa #Donostia #orio #aupaorio #mirotzak #arrauna #Gipuzkoa #euskalherria #basquecountry@karkaraeus @CRO_OrioAE @orioarraunean pic.twitter.com/U88L84RZT8
— Xingola Usurbil ♻️ (@XingolaUsurbil) September 8, 2019
Kontxako bandera Usurbilen
Arg.: @XingolaUsurbil
Arratsaldeko 14:45ak aldera, Ostapeko sarretik Orioko arraunlari neskak eramaten zituen mikrobusa bozina jotzen sartu zen. Kontxako bandera atzeko atetik atera eta Kale Nagusi guztia zeharkatu zuen mikrobusak, barruan Orioko arraunlariak oihuak botatzen zituzten bitartean. Une horretan bizitakoa Xingola Usurbilek grabatu zuen.
📹 Orio bidean Kontxako trapuarekin pasa dira neskak Usurbilgo Kale Nagusitik… zoragarriya! #kontxakoestropadak #kontxakobandera #kontxa #Usurbil #Orio #aupaorio #estropadak #arrauna #Gipuzkoa #euskalherria #basquecountry @karkaraeus @noaua @CRO_OrioAE @orioarraunean pic.twitter.com/9uZdwH5jOV
— Xingola Usurbil ♻️ (@XingolaUsurbil) September 8, 2019
Errezibimendu hunkigarriak Orion eta Hondarribian
Arg.: @orioarraunean
Igande arratsaldean kamioi handi baten gainean iritsi ziren plazara Orioko arraunlariak 19:00ak inguruan. Arraunlari mutilek egin zieten pasilloa, eta errezibimendu osoan zehar poza eta malkoak tartekatu zituzten protagonistek eta herritarrek.
Arg.: @HondarribiaAE
Astelehenean berriz, Hondarribiko arraunlariei egin zitzaien errezibimendua. Jendetza bildu zen, txaloa zaparrada handia jaso zuten arraunlariek.