Pasa den igandean, Kontxako 12. Banderaren lehiaketako lehen jardunaldia jokatu zen. Emakumezkoen lehiaketan Orioko traineruak denborarik onena egin zuen eta gizonezkoetan Hondarribiako traineruak. Igande honetan (irailak 8) berriz bigarren jardunaldia jokatuko da. Emakumezkoen estropadak 11:00etan hasiko dira eta ordubete beranduago gizonezkoena. ETB1etik eta eitb.eus–en 10:45etik aurrera ikusteko aukera izango da eta arratsaldean, 19:00etan, irabazleei egingo zaien harrera ere zuzenean jarraitu ahal izango da.
6 usurbildar arraunean
Igandean Kontxako Banderarako lehian 6 herritarrek parte hartuko dute:
- Nagore Arruti (Donostiarra)
- Jon Agirrezabala (Donostiarra)
- Alex Udabe (Hondarribia)
- Iñaki Errasti (Ondarroa)
- Josu Ostolaza (Orio)
- Odei Arrizabalaga (Orio)
Berdintasun konpromisoa
Kontxako banderen aurkezpen argazkia
Kontxako Banderaren antolatzaileek berdintasunarekin konpromisoa mantenduz, edizio honetan ere 2018. edizioko diru-sari kopuru berberak banatuko direla iragarri dute. Bi modalitateak kontuan hartuta, guztira 83.000 euro banatuko dira. Lehen postuan sailkatutako traineruek 24.000 euro eta bandera irabaziko dituzte.
Sari horietaz gain, 2019an, Adegi erakundeak emandako Adegi Enpresa Kultura Berria Saria izeneko sari berezi bat izango da. Azken bi estropadetan denbora onena lortzen duen traineru gipuzkoarrak 5.000 euro eta trofeoa irabaziko ditu.
baliabide teknikoak
Aurtengo edizioan, orain arte erabili izan diren baliabide teknikoez gain (video-finish, kronometroak, pisaketa, megafonoak, GPS…), Kontxako Banderak TKE ligak ezarritako semaforo bidezko irteera-sistema erabiltzen da, lehiakide bakoitzaren estropada-denboraren zenbaketa ahalik eta zehatzena izateko helburuarekin.
Estropadak ikusteko Sarrerak
Estropadak Pasealeku Berritik, Urgull menditik, Kaitik eta Alderdi Ederretik ikusteko sarrera erosi beharko da:
- 4 euro sarrera orokorra (Donostia Kulturako txartela aurkeztuz gero %10eko deskontua)
- 2 euro sarrera murriztua (langabeak, pentsiodunak eta 30 urtetik beherakoak)
- 12 urtetik beherako haurrak doan
- 8 euro tribunako sarrera (6 urte arteko haurrak doan, eserlekurik okupatzen ez badute)
Lehen jardunaldiaren denborak
Emakumeak
Gizonak
Estropada eremuen planoak
Emakumeak
Gizonak
Informazio gehiago: donostiakultura.eus