Zubieta Lantzen Kultur eta Kirol Elkarteak eta hainbat zubietarrek deituta, agerraldi bat egingo da gaur (irailak 5) Zubietan eraiki duten erraustegiari lotutako ekimen bat iragartzeko. Agerraldia arratsaldeko 19:00etan egingo da, Zubietako herriko plazan. Deialdia irekia da eta beraz, zubietarrei dei egin diete bertara gerturatzeko, agerraldi masiboa izatea nahi baitute. Hedabideei bertara agertzeko gonbita ere luzatu diete.
Zubieta Lantzen: “Ekimen berri eta garrantzitsu baten berri emango dugu. Gaur jakinaraziko duguna datorren astean bertan hasiera emango zaio, eta bertan, nazioarteko jendea ere bertan izango da”.