Atzo (irailak 3), arratsaldeko 16:00ak aldera, astripu bat gertatu zen Aginagan, N-634 errepideko 9. kilometroan (Intxaurreta inguruan). Istripua auto eta moto baten artekoa izan zen. SOS Deiak emandako informazioaren arabera, istripuan pertsona bat zauritu zen eta Donostiako ospitalera eraman zuten.
Lurraldubesko zerbitzuan ere eragina izan zuen istripuak; 16:45etako Uk09 Donosti-Zumaia autobus zerbitzuak atzerapena izan zuen.