Arg.: Wikipedia
Sagardoaren Unibertsitateak irailaren 22rako (igandea), Aginagako erriberako sagastietan barrena bertso-ibilaldia antolatu du. 11:00etan jarri da hitzordua eta Aginagako plazatik abiatuko da.
Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña
Txango honetan bi gonbitu berezi egongo dira; ibilbidean zehar bertsotan Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariak bertsotan arituko dira. Aginagako paisaiari buruzko argibideak berriz, Jakoba Errekondo herritarrak emango ditu. Txangoaren ondoren, mokadutxo bat eskainiko du Aginaga Sagardotegiak.
Aginagako erribera Oria errioaren bestaldetik (Arg.: Xingola)