Irailaren 20tik 22ra Santueneako jaiak ospatuko dira. Santueneako Jai Batzordeak auzotarrei eta gainerakoei Santuenera gerturatzeko gonbidapena luzatu diete. Hona jarraian Santueneako Jai Batzordeak prestatu duen hiru egunetarako egitaraua:
Irailak 20, ostirala
- 17:00 Txupinazoa eta txokolatada Tragoxka tabernaren eskutik.
- Ondoren, globo gerra.
- 18:30 Buruhandiak.
- 18:30 Arikadana batukada.
- 19:00 Sardina jana.
- 21:00 Herri afaria (Txartelak aurrez salgai Santueneko jubilatuen tabernan, Ibai Ondon eta Aitzagan).
- 23:30 Kontzertuak: Herenegun, Kilimak eta Larrian Gozo.
Irailak 21, larunbata
- 11:00 Umeen jolasak eta Pintura lehiaketa.
- 13:00 Buruhandiak.
- 14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).
- 16:00 Mus txapelketa (Izen ematea 15:30-16:00).
- 16:00 Haurrentzako puzgarriak.
- 17:30 Txokolatada Gure Elkartea jubilatu elkartean.
- 19:00 Buruhandiak.
- 20:30 Musikarien afaria.
- 00:00 Dj Gaua: Dusaint, Inkilt, Xiarroman, Anwoltt.
Irailak 22, igandea
- 11:00 Toka txapelketa.
- 12:00 Hamaiketakoa txosnan.
- 14:00 Herri bazkaria (txartelak aurrez salgai, Santueneko Ibai Ondon,eta Gure Elkartea jubilatu elkartean eta Usurbilgo Artzabalen eta Aitzagan).
- 17:00 Natali kustikoan.
- Ondoren, buruhandiak.
- 19:30 Piper dastaketa.
- 21:00 Festen amaierako traka.