Euskotrenek trenen zerbitzua indartuko du irailaren 1ean eta 9an Donostiako Kontxako estropadak direla eta. Bi igandeetako ohiko zerbitzua, Zumaia-Amara artean orduro egiten diren zirkulazioak, Zumaiatik Amarara 9:11n, 9:30ean, 10:11n, 10:30ean eta 11:11n irtengo diren zenbait zerbitzuekin indartuko da. Zerbitzua indartzen duten tren hauek ohiko geltoki guztietan geldialdia egiten dute.
Euskotrenek jakinarazi du informazio gehiago behar duten erabiltzaileak Euskotrenen telefono zenbaki honetara dei dezakela: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.