Eskubaloi Topaketaren aurkezpena, Aritzbataldeko kantxan (Arg.: Aritz Mutiozabal).
Aurtengo Kilometroak jaia urriaren 6an ospatuko da Zarautzen. Herria girotze aldera, Salbatore Mitxelena Ikastolak urtean zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu, horietako bat, larunbat honetan (abuztuak 31) egingo den Euskal Herriko Eskubaloi Topaketa. Bertan izango dira Usurbilgo infantil mutilak ere. Zarauzko taldearekin neurtuko dituzte indarrak, Aritzbatalde kiroldegian.
Orioko eta Zarauzko Infantil neskak arduratuko dira Euskal Herriko Eskubaloi Topaketa irekitzeaz, 09:00etan. Egitasmoko partida nagusia gizonezko helduen Anaitasuna eta Bidasoa taldeen artekoa izango da: euskal derbia. Bi taldeaki goi-mailan dabiltza, Asobal ligan.
Belen Murua, Salbatore Mitxelenako zuzendaria
“Eskubaloiak indar handia du herrian. Gure ikasle askok jokatzen du, baita herriko hainbat gaztek ere. Gainera, ikasle ohi asko dabiltza jokatzen eta entrenatzaile gisa. Beraz, pentsatu genuen zerbait egin genezakeela. Egitasmoko partida nagusia gizonezko helduen Anaitasuna eta Bidasoa taldeen artekoa izango da: euskal derbia. Dena den argi utzi nahi dugu ez dugula jaia partida soil batera mugatu nahi, eta egun osoko eskubaloi jardunaldi bat antolatu dugu.
Ikastola Euskal Herri osoko proiektu bat izanik, bermatu nahi izan ditugu beste lurraldeetako ordezkaritzak: Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Nafarroa Behereako taldeak. Bestalde, arratsalde hasieran aniztasun funtzionala duten pertsonen partida bat ere jokatuko da”.
Ordutegia
- 09:00-10:00 Infantil neskak: Orio – Zarautz.
- 10:00-11:00 Infantil mutilak: Usurbil – Zarautz.
- 11:00-12:00 Kadeteak neskak: Malkaitz – Burlata – Zarautz.
- 12:15-13:30 Jubenil mutilak: Urduliz – Zarautz.
- 15:30-16:30 Aniztasun funtzionala: Barakaldo.
- 17:00-19:00 Helduak neskak: Irisarri – Zarautz.
- 19:30-21:00 Helduak mutilak: Anaitasuna – Bidasoa.
Oharrak
- Goizeko saioak doan izango dira.
- Arratsaldeko saioak 5 euro balio du helduentzat eta 14 urtetik beherakoentzat euro bat.
- Sarrerak, leihatilan, 16:00etik aurrera.