Gaur (abuztuak 29), 17:30etatik aurrera, Kontxako Banderako sailkatze estropadak (emakumeak eta gizonak) jokatuko dira Donostian. Donostiako estropadak urtero egiten dira iraileko lehen bi igandetan Kontxako badian. Lehen igandearen aurreko ostegunean, Kantauri itsasoko ertz osoko traineruek –24 arte– lehiatzen dute denboraldiko estropada ospetsuenean parte hartzeko jokoan dauden zazpi plazetako bat eskuratzeko.
ETB1n eta eitb.eus-en zuzenean
Aurtengo Kontxako Banderako sailkatze estropadan herriko arraunlari bat baino gehiago lehiatuko dira arraun talde ezberdinetan. Lehenbizi emakumezkoak lehiatuko dira 17:30ean. Ordu erdi beranduago abiatuko da gizonezkoen taldeen sailkatze proba. 16:30etatik aurrera ETB1n eta eitb.eus-en zuzenean ikusteko aukera egongo da. Emakumezkoen estropadetan 20 talde lehiatuko dira eta gizonezkoetan 23 talde. Bietan zazpina ontzi baino ez dira sailkatuko gaur, donostiarrekin batera Kontxako Bandera jokatuko den bi jardunaldietarako.
herritarrak arraunean
Nagore Arruti (1984-10-14), Donostiarra taldean
Jon Agirrezabala (1977-04-05), Donostiarra taldean
Alex Udabe (1983-12-30), Hondarribia taldean
Iñaki Errasti (1979-02-12), Ondarroako taldean
Josu Ostolaza (1991-12-10), Orioko taldean
Odei Arrizabalaga (1989-03-10), Orioko taldean
KONTXAKO BANDERAREN SAILKATZE PROBA
Emakumezkoak: 20 talde
- Ordua: 17:30.
- Probaren luzeera: 1,5 milia.
- A multzoa: Deusto-Tecuni-Bilbao, Gu Arraun, Hibaika Jamones Ancin, Hondarribia Bertako Igogailuak, Isuntza-Elecnor-Cikautxo, Kaiku Aguren, Orio Babyauto, San Juan Iberdrola, Tolosaldea, Zumaia-Salegi jatetxea.
- B multzoa: Cabo, Club de Regatas Salgado Perillo, Club do Mar de Mugardos, C.R Mecos-Coruxo-Isabel, Hercos Colindres, Hernani Mitxelena Mekanizatuak, Lapurdi, Nautico de Riveira, Ondarroa Cikautxo, SD Tiran Pereira.
Gizonezkoak: 23 talde
- Ordua: 18:00.
- Probaren luzeera: 3 milia.
- A multzoa: Astillero, Bermeo Urdaibai Avia, Cabo, Go Fit Hondarribia, Kaiku Ugaren, Lekittarra-Elecnor-BM, Ondarroa-Cikautxo, Orio-Babyauto, San Pedro-Serkom, Santurtzi-Iberdrola, Zarautz-Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia.
- B multzoa: Arkote Helvetia, C.R Mecos Isabel, Club de Remo Ares, Deusto-Tecuni-Bilbao, Getaria, Lapurdi, Mutriku, S.D.R Pedreña-Grupo Dynasol, San Juan, SD Tiran Pereira, Zumaia-Delteco.
2019ko Kontxako Banderaren sailkatze-estropada: Oinarriak
- Donostiako Estropadak “Kontxako XII. Bandera (emakumezkoen modalitatea)”: oinarriak (pdf, 226 KB)
- Donostiako Estropadak “Kontxako Bandera (gizonezkoen modalitatea)”: oinarriak (pdf, 228 KB)
2019ko Kontxako Banderaren sailkatze-estropada: Parte-hartzaileak
- Donostiako Estropadak “Kontxako XII. Bandera (emakumezkoen modalitatea)”: abuztuaren 29ko sailkatze-estropadarako taldeak (pdf, 273 KB)
- Donostiako Estropadak “Kontxako Bandera (gizonezkoen modalitatea)”: abuztuaren 29ko sailkatze-estropadarako taldeak (pdf, 273 KB)
2019ko Kontxako Bandera: Estropada Eremuen Planoak
- Donostiako Estropadak “Kontxako XII. Bandera (emakumezkoen modalitatea)”: abuztuaren 29ko sailkatze-estropada (jpg, 324 KB)
- Donostiako Estropadak “Kontxako Bandera (gizonezkoen modalitatea)”: abuztuaren 29ko sailkatze-estropada (jpg, 1469 KB)
- Donostiako Estropadak “Kontxako XII. Bandera (emakumezkoen modalitatea)”: irailaren 1- 8ko estropadak (jpg, 1836 KB)
- Donostiako Estropadak “Kontxako Bandera (gizonezkoen modalitatea)”: irailaren 1- 8ko estropadak (jpg, 327 KB)