Maialen Irastorza eta Agara Agire (Arg.: Gorka Rubio/Foku)
Berria egunkariko Amaiur Irastorza Adinek, Agara Agirre usurbildarra eta Maialen Irastorza oiartzundarra elkarrizketatu ditu. Biak sortzaileak dira, eta Dinagu proiektua sortu dute beste bi emakume sortzailerekin batera, Ilazki Lili eta Edurne Kortabarriarekin. Agarak autore bitxigintza (zilarra eta beste zenbait material berritzaile erabiltzen ditu) egiten du, Maialenek poltsak eta motxilak, Ilazki Lilik jantziak eta Edurne Kortabarriak emakumeen askotariko gorputzak ilustratzen ditu hainbat formatutan. Produktuak saltzeko denda eta postuak ipintzen dituzte elkarrekin. Abuztuan, Pop Up denda jarri dute Zarautzen.
Agara Agirre: “Ilazkik eta nik jada ezagutzen genuen elkar. Sortzaile gehiagorekin elkartu nahi genuen espazioa konpartitzeko eta gastuak banatzeko. Maialenekin eta Edurnerekin elkartu, eta azoka hartarako kontua izango zenak aurrera egin zuen. Konpetentzia garela saldu izan digute, emakume gisa eta baita sortzaile eta eskulangile gisa ere; guk horri buelta eman nahi izan diogu. Dinagu proiektuan, elkarlanean eta elkarri lagunduta egiten dugu lan”.
Maialen Irastorza: “Gabonetan merkatu bat antolatzen da Donostian, Urumea ibaiaren ertzeko pasealekuan, eta nik bakarrik aurkezteko asmoa nuen hasieran. Agarak eta Ilazkik mezu bat bidali zidaten, bakarka joan beharrean sortzaile batzuk elkartu eta postutxoa batera ipintzeko proposatuz, eta hala hasi zen dena”.
Elkarrizketa osoa: berria.eus