Usurbilgo Floxbin industrial metal tadeak irailaren 12an (osteguna) argitaratuko du “Hil Arte Bizi” disko berria. Joxeba Agirresarobek, Rafael Bajok, Iñigo Rotetak eta Iñaki Udabek osatzen dute taldea. Iñaki Abuinekin grabatu, nahastu eta masterizatu dute Phantom Studios-etan. Hamar abesti ditu lanak, bat ingelesez eta 9 euskaraz eta Unai Aranak diseinatu du azala. Taldeak jakinarazi du aurki Unai Aranak berak zuzenduriko bideoklipa ere ikusi ahal izango dela. Momentuz Zure izana abestia da aurreratu dutena.
Kantuak
- Gezurrak
- Usteak erdia ustel
- Zure izana
- Ez ditut maite
- Terrorisex
- Buruen zirkoa
- Hitzak
- Intro
- xxx
- Suzie Q
Begoña del Tesoren iritzi artikulua
Begoña de Teso (Donostia, Gipuzkoa, 1955) zinema-kritikari eta kazetariak taldearen inguruan iritzi artikulua kaleratu du Diario Vascon, “Atsohitzak rock rock rock and rollean” izenburupean: “Hainbat buru zenbat aburu (atsotitzak dioen legez) baina Floxbin taldekoak bat datoz baxua jotzen zuen abeslari eta musikariarekin. Izan ere, Usteak erdia ustel sortzeari ekin ziotenean soinua bai zela thrash oso thrash (zeharo agresiboa, erabatekoa, hardcore antzekoa) baina apurka apurka, abestiak rock&rollera bideratu zituzten Denboraren eta gitarra riff eder batzuen poderioz, Motorheaden benetako soinuaren ildo beretik doan kanta bilakatu arte.”
Iritzi artikula osoa irakurtzeko: diariovasco.com