Pasa den larunbatean, Zubietako erraustegiaren eraikinaren gunean, bertako tximini batetik kea ikusi zen. Zehazki TMB (Tratamendu Mekaniko-Biologikoa) eraikinetik atera zen kea. Badirudi probaldi fasea izan dela. Abuztu amaieran edo irailean jarri nahi dute martxan erraustegia eta urte amaierarako, Zubieta gaineko hondakinen kudeaketarako azpiegitura guztiak martxan egon daitezke.
Tratamendu Mekaniko Biologiko (TMB) plantara apirilaren 25ean heldu ziren lehen kamioiak. Ordutik, antza 3.500 tona zabor galbahetu dituzte (ura eta metalak baztertu ez direlako erregai onak) eta hemendik gutxira zabor kiloak errausten hasi daitezke.