Etxerat Elkarteak abuztuaren 4rako (igandea) “Hondartzetara! Dispertsioa stop!” lemapean, elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko hainbat hondartzetan. Azken urteetan bezala, usurbildarrei ere ekimen honetan parte hartzeko deia egin zaie, Orioko hondartzara joatea hain zuzen ere. 12:00etan autopista azpitik hasiko da elkarretaratzea.
ELKARRETARATZEAK
Abuztuak 4, igandea
- Gipuzkoa: Deba (12:00etan, Ondar-gainen), Donostian (12:00etan , Orio (12:00etan, Autopista azpian), Zarautz (12:00etan, Musika plazan) eta Mutrikun (12:30ean, Danborretik).
- Bizkaia: La Arena (12:00etan, Paseoan), Laga (12:00etan), Laida (12:00etan, Kanpinaren aurrean), Lekeition (12:00etan, Abadin mailan), Ondarru (12:00tan, Alamedan), Bakio (12:30ean, Bentako plazan), Ea (13:00etan, Frontoian) eta Laidatxu (13:00etan).
- Iparraldea: Hendaian 12:00etan.
Abuztuak 10, larunbata
- Bizkaia: Plentzia (12:00etan, Plentziako metroan).
Usurbilgo Etxerat
“Urtero bezala, abuztuko lehen igandearekin bat, Hondartzetako ekimena antolatu du Etxeratek. Gure eskualdeko herriak Orioko hondartzara joaten gara dispertsioa salatzeko. Aurten gainera, aldarrikapen berezia gehituko diogu, “Xua Gurasoekin Etxera”, hain zuzen. Hitzordua: Orioko hondartzako sarreran, autopista azpiko zubian, 12.00etan. Joan nahi duten usurbildarrentzat, 11.30tan frontoian, kotxetan joateko”.