Abuztuaren 3an (larunbata) Donostia Klasikoa burutuko da eta azken urteetan bezala, Usurbildik pasako dira parte hartuko duten txirrindulariak. Aurtengoan, lehen aldiz Emakumeen Donostiako Klasikoaren 1. edizioa burutuko da eta gizonezkoena 39. izango da. Klasikoa Donostiako Bulebarrean hasi eta amaituko da.
Emakumeak
- Ibilbide guztia: 126,7 kilometro.
- Desnibela: 2.693,3 metro.
- Bi sprint berezi.
- Lau mendate: 1. mailako bat, 2. mailako bi eta 3. mailako bat.
- Lasterketa 10:00-tan abiatuko da eta iritsiera 13:25 eta 13:46 bitartean aurreikusita dago.
Gizonezkoak
- Ibilbide guztia: 227,3 kilometro.
- Desnibela: 5.268,7 metro
- Bi sprint berezi.
- Zazpi mendate: 1. mailako bi, 2. mailako hiru eta 3. mailako bi.
- Lasterketa 11:32-tan abiatuko da eta iritsiera 17:13 eta 17:47 bitartean aurreikusita dago.
40 talde eta 156 txirrindulari
Behin behineko zerrendaren arabera puntako partehartzea izango da bi frogetan.
- 40 talde: gizonezkoen 22 eta emakumezkoen 18.
- 156 txirrindulari: 154 gizon eta 102 emakume.
Emakumezkoak Usurbilen 101 kilometroan
Emakumezkoen lasterketak 101. kilometroa Aginagan beteko du, Orioko Oliden aldetik iritsiko dira, eta handik Usurbilera joango ira, gero Donostialderako bidea hartzeko.
Gizonezkoak Usurbilen 227 kilometroan
Gizonezkoen 227 kilometroko lasterketak azken txanpa, Ibaeta aldetik Mendizorrotzera igota Usurbilgo lurrak zeharkatuko ditu. Ondoren Murgil tontorra igaro ostean, helmugarantz, Bulebarrera joko du.
Sariak
Azken urteetako irabazleak
Informazio gehiago