Zubietako jaien ondoren Urdaiagako San Esteban jaiak ospatuko dira, abuztuaren 2tik 4ra. Dagoeneko egitaraua finkatu dute San Esteban Jai Batzordeko lagunek. Jai giroa ez da faltako eta herritar guztiak bertara joateko gonbidapena luzatu dute.
Abuztuak 2, ostirala
- 17:00 Txupinazoa.
- Jarraian, helduen jolasak.
- 21:00 Musikarien afaria.
- Gauean: Zaparra, Rukula, Joxpa Erroomeria.
Abuztuak 3, larunbata: San Esteban eguna
- 11:00 Meza nagusia.
- Ondoren, paxientxi eta ardo goxo banaketa.
- Jarraian, herriko dantzariak.
- 15:30-16:00 Muserako izen ematea.
- 16:00 Mus txapelketa.
- 17:00 Umeentzako eskulan tailerrak.
- 18:30 Buruhandiak.
- 21:00 Herri afaria.
- 23:00 Bertsolariak: Jon Maia, Eli Pagola eta Iker Zubeldia. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
- Jarraian, Trikizio.
Abuztuak 4, igandea: Umeen eguna
- 10:00 Umeen jolasak eta pin- tura lehiaketa.
- 13:00 Buruhandiak.
- 14:00 Haur bazkaria: nor- berak ekarri, bertan edaria eta postrea banatuko dira.
- 16:30 Umeentzako Dj Kak- tus, diskofesta.
- Ondoren, txokolate jana. n Jarraian, buruhandiak.