Arg.: Gorka Rubio-Foku
Berria egunkariak Alex Udabe usurbildarra elkarrizketatu du Hondarribia traineruko arraunlaria delako. Bigarren postuan dago Hondarribia Eusko Label ligan, Oriotik sei puntura. Bi aldiz izan da trainerurik azkarrena, eta emaitza txarrena du bi aldiz laugarren egitea: “Txapelketak guretzat beti dira helburu, baina aurten samurra ez da egongo, Oriorekin eta Donostiarrarekin. Uste dut aspaldiko politena izan daitekeela”.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko: berria.eus
Alex San Pedron eta Kaikun ibili da eta orain, Hondarribiako traineruan dabil. Jarraian bere ibilbidearen taula:
euskolabelliga.com
2018ko Kontxako banderaren irabazle
Sarai Lizaso eta Alex Udabe Donostiako portuan, bakoitza bere banderarekin.
Pasa den urtean Donostiako Kontxako Estropadetan, emakumezkoen txapelketan San Juanek eraman zuen bandera eta gizonezkoetan, Hondarribiak. Bertan arraunean aritu ziren bi usurbildar, Sarai Lizaso Mitxelena (San Juan) eta Alex Udabe Pagola (Hondarribia).