Uztailaren 14ra bitartean Gipuzkoako Errebote Txapelketa jokatzen ari da eta bertan, Villabonako Behar Zana, Oiartzungo Txost eta Zubietako Zubieta taldeak parte hartzen ari dira, itzuli bateko ligaxka jokatzen ari dira. Ekainaren 30ean jokatu zen lehen partida Villabonan. Txostek 13-10 irabazi zion Behar Zanari.
Egutegia
- Uztailak 7, igandea: Zubieta eta Behar Zana taldeak.
- Uztailak 14, igandea: Txost eta Zubieta taldeak.
Finala uztailaren 21ean
Eguraldiak laguntzen badu, Gipuzkoako Errebote Txapelketaren finala uztailaren 21ean (igandea) jokatuko da Zubietan, eguerdiko 11:00etan hasita. Lehen eta bigarren sailkatuek lortuko dute finalerako txartela.