Uztailaren 1ean (astelehena), Santixabeletako bertso saioa ospatuko da. Urtero bezala bi zati izango ditu bertso jaialdiak. Lehen zatian lau bertsolariren saioa eskainiko da, eta ondoren, 43. Bertsopaper Txapelketako sari banaketa. Bertso saioa gaueko 22:30ean hasiko da herriko frontoian eta bertsolari hauek parte hartuko dute:
- Aitor Mendiluze
- Julio Soto
- Oihana Bartra
- Miren Artetxe
- Inaxio Usarralde (gai jartzailea)
43. Bertsopaper Txapelketa
Bertso saioa amaitu ondoren, Bota Punttubak eta Usurbilgo Udalak antolatutako 43. Bertsopaper Txapelketako irabazlea nor den jakingo da. Ekainaren 21ean amaitu zen lanak aurkezteko epea eta antolatzaileek jakinarazi dute bertsopaper sorta bat jaso dutela. Epaimahaiaren erabakia bertso jaialdiaren amaieran emango da ezagutzera. Bi sari banatuko dituzte:
- Lehen saria: 200€ eta oroigarria.
- Bigarren saria: 150€.