Ekainaren 28tik uztailaren 2ra Usurbilgo Zirriborro tailerreko ikasleek eta Eguneko Zentroko erabiltzaileek urtean zehar eginiko sortze lanen (margolanak, eskulanak,…) erakusketa egongo da Sutegiko erakusketa aretoan.
Erakusketaren ordutegia
- Goizean, 11:00etatik 13:00etara.
- Arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara.
Pintura lehiaketetako marrazki sarituak
Santixabel jaietako pintura lehiaketetako marrazki sarituak ere Sutegira eramango dituzte eta Santixabelak amaitu arte bertan ikusteko aukera egongo da.