Larunbatean “Xua Gurasoekin Etxera!” herri ekimena aurkeztuko dute Askatasuna plazan

Xua1

Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoen alaba da eta jaio zenetik Usurbildik 600 kilometrotara  bizi da gurasoekin, Picassenteko  (Valentzia) espetxean.  Xuak espetxea utzi beharko du datorren urteko urtarrilean, 3 urte bete ostean. Egoera honen aurrean, Usurbilen Nahi Ditugu mugimenduak eta Usurbilgo eta Orioko lagunek, haurra gurasoengandik banatu ez dezaten eta hiruren etxeratzearen alde eskatzeko larunbatean (ekainak 22) Xua Gurasoekin Etxera! herri ekimena aurkeztuko dute  Askatasuna plazan, 12:00etan: Xua Gurasoekin Etxera! Ekimenaren xehetasunak Usurbilen emango ditugu aurkezpenean. Larunbata 12:00 askatasuna plaza. Bertan izango dira Xuaren aiton-amonak, senideak eta herri ekimen hau martxan jarri duten Orioko eta Usurbilgo lagunak. Bertan izango zaretelakoan agur bero bat”.

Helburu argi bat izango du herri ekimen berriak; Valentziako Picassenteko espetxean diren Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga presoen alaba Xuak hiru urte beteko dituenean, bere gurasoengandik banatu ez dezaten exijitzeko lan egitea.

espetxe zigorraren hiru laurdenak beteak

Olatzek, Patxik eta Xuak aspaldi kalean egon behar zuten, izan ere Olatzek eta Patxik espetxe zigorraren hiru laurdenak beteak baitituzte jada. Ekainean 10 urte beteko dituzte espetxeratu zituztenetik. 2021eko ekainerako finkatua dute irteera data. Gaur egun indarrean den araudia aplikatuta kalean behar lukete: “Olatz eta Patxiren kasuan ere lege arrunta aplikatzea eskatzen dugu eta eskubidez dagokien baldintzapeko askatasunean jartzea”. 

  • Nor da XUA? Valentziako Picassent espetxean jaio zen haurtxo bat eta urtarrilean beteko ditu hiru urte.
  • Nortzuk dira GURASOAK? Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga. Ekainaren 23an beteko dituzte 10 urte kartzelan. 12 urteko zigorraren ¾ ak ondo beteta dituzte dagoeneko. Espainiako legediaren arabera baldintzapeko askatasunean beharko lukete.
  • Zergatik ETXERA? Hirurek etxean behar dutelako legez. 2017ko urtarrilean jaio zen Xua Picassenteko espetxean. Han daude gaur egun. Baina laster banatuko da familia Xua Euskal Herrira etorriko baita urtarrilean. Eta gurasoek preso jarraituko dute, banaketa benetan gogorra izango da. Hiru urteko umetxo bati gurasoekin egoteko eskubidea kenduko zaio.

Aldizkaria kalean

Usurbilgo eta Orioko lagunak eskatzen ari dira Xua gurasoekin etxera ekartzea. Egoeraren berri emateko aldizkari bat kaleratu dute: Xua Gurasoekin Etxera

Xua2Irudi berria eta arropa salmenta

Ekimenaren aldeko arropa kaleratu dute (kamisetak, txapelak,…) antolatzaileek eta irudi berri bat ere sortu dute, Xuarekiko elkartasunez. Jaietan materiala eskuratzeko mahaia jarriko dute.

bariazioak

Helbideak

  • Xua Lasagabaster Uranga eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
  • Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.