Maiatzaren 26ko hauteskundeen osteko 2019-23 legealdia martxan da Usurbilgo Udalean eta dagoeneko, lehen osoko bilkura deia egin da ekainaren 25rako (asteartea). Bederatzi puntuz osatutako gai zerrenda aztertuko dute astearten: Udalbatzarraren ohiko eguna aldatzea, zinegotzi liberatuen dedikazioa eta ordainsariak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena, Alkateordeen izendapena, Alkatearen hainbat eskumenen eskuordetzea…. Osoko ohiko bilkura Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan egingo da, 18:00tan. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke eta amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.
Gai zerrenda
- Eraketa bilkurako aktaren onespena.
- Udal Arautegi Organikoaren aldaketa (Udalbatzarraren ohiko eguna aldatzea).
- Batzorde informatzaileen kopurua, izena eta osaketa.
- Zinegotzi liberatuen dedikazioa eta ordainsaria.
- Udal ordezkaritza beste organo eta erakundeetan.
- Alkatearen dekretuen berri ematea:
6.1.- 2019/569 dekretua: Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena.
6.2.- 2019/570 dekretua: Alkateordeen izendapena.
6.3.- 2019/575 dekretua: Alkatearen hainbat eskumenen eskuordetzea. - Udal talde politikoen eraketaren berri ematea.
- 2019/464 dekretua berrestea.
- 2019/474 dekretua berrestea.
- Galdera-eskaerak.