Badatoz berriz ere Irrien Lagunak Usurbilera! Asteartean (ekainak 18), Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta, “Irriak Plazan” ikuskizuna egongo da herriko frontoian, 17:30ean. Bertan izango dira Tiritatxo eta Martinbertso pertsonaiak.
Zer aurkituko ote dute Tiritatxok eta Martinbertsok Usurbilgo plazan? Herriko plazetan beti dago irriak eragiten dituen sorpresaren bat. Euskara eta euskal ondarea landuko dituen ikuskizun parte hartzailea izango da.