Noaua! astekariak kaleratutako berrian, atzo (ekainak 13) arratsaldean beste auto istripu bat gertatu zen Usurbilen, N-634 errepidean, Galardin, Txokoaldeko sarbidean. Bi autok elkar jo zuten 20:00ak inguruan. Gogoan izan Txokoaldeko sarbidea N-634 errepideko puntu beltzetako bat dela. Osteguneko istripua, aste honetako hirugarren istripua da, izan ere asteazkenean, beste bi istripu gertatu baitziren, bata Osinalde industriagunean eta bestea Aginagan.
Txokoaldeko sarbidea (Arg.: Herritar batena, Noaua!)
Asteazkeneko istripuak ez dira N-634 errepidean gertatu, baina atzokoa eta ekainean eta maiatzean gertatukoak bai, denak puntu beltzetan. Beraz, tamalez, agerian geratzen da, Usurbildik igarotzen den N-634 errepidean puntu beltz ugari daudela oraindik.