Atzo (ekainak 12) 2015-19 legealdiko Udaleko Batzorde informatzaileen, Tokiko Gobernu Batzordearen eta osoko bilkuretako azken aktak sinatzeko bildu ziren udal ordezkariak azken aldiz. Larunbatean (ekainak 15) berriz, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetatik sortutako udalbatza berria osatuko da, herritarren bozkek hautaturiko alkate eta zinegotziek karguak hartuko dituzte. Udalbatza berria osatzeko ekitaldia 12:00etan hasiko da, Usurbilgo Udaleko pleno aretoan. Dagoeneko herritarrak bertaratzeko deia egina dago.
13 herritar
Larunbatean 2019-23 legealdirako kargua hartuko duten alkatea eta 12 zinegotziek parte hartuko dute.
- EHBildu (8): Agurtzane Solaberrieta Mesa (alkate berria), Beñat Larrañaga Urdanpilleta, Lur Etxeberria Gurrutxaga, Joxe Mari Iribar Zapirain, Aroa Etxeburua Ugartemendia, Luken Arkarazo Silva, Oxkar Santamaria Pikabea eta Itziar Basterrika Unanue.
- EAJ-PNV (4): Josune Urkola Larrarte, Mirari Azurmendi Sorazu, Carlos Perez Fraisol eta Andoni Atxega San Sebastian.
- PSE (1): Patxi Suarez Perez.
Erdiak baino gehiagok ez du errepikatuko
13 kideetatik erdiak baino gehiagok utziko dio udal ordezkari izateari.
- EHBildu: Xabier Arregi Iparragirrek alkate izateari utziko dio, eta zinegotzi izateari utziko diote baita, Alaitz Aizpurua Labakak, Xuban Zubiria Elexpek, Jone Urdanpilleta Urdanpilletak, Iñaki Ugarte Agirrek, Irene Garcia Palaciosek, eta Josune Estella Arranzek. Egungo legealditik Jose Mari Iribar Zapiain zinegotzia izango da legealdi berrian karguan mantenduko den koalizioko kide bakarra.
- EAJ-PNV: Ez da aldaketarik izango, zinegotzi berdinek jarraituko dute; Josune Urkola Larrarte, Mirari Azurmendi Sorazu, Andoni Atxega San Sebastian eta Carlos Perez Fraisol.
- PSE: Fermin Orue-Echevarria Iturri, Francisco Jose Suarez Perezek ordezkatuko du.
Gainerako erakundeak berritzeko ekitaldiak
- Ekaineko bigarren hamabostaldia: Gipuzkoako Batzar Nagusiak.
- Uztailak 2, asteartea: Europako Parlamentua.
- Zubietako Herri Batzarreko hautagai berrien kargu hartzea: zehazteko.
2015ko ekainaren 13an Xabier Arregi, EHBilduko alkategaia, Alkatea izendatu zuten eta ordura arte alkatea zen Mertxe Aizpuruaren eskutik jaso zuen ikurra, zumia.
2015eko ekitaldiko informazio gehiago: usurbileginez.com/xabier-arregi
One thought on “Ekainaren 15ean Usurbilgo Udalbatza berria osatzeko ekitaldia Udaleko pleno aretoan”