Atzo arratsaldean (ekainak 12) bi istripu gertatu ziren Usurbilen, bata Aginagan eta bestea Osinalde industriagunean. Bietan zaurituak egon ziren eta Donostia ospitalera eraman zituzten.
Aginagako istripua
Larrialdi zerbitzuek adierazi zutenez, 13:50ak inguruan Aginagan traktore eta auto baten arteko istripua gertatu zen. Informazio iturrien arabera, autoa gidatzen zuen 46 urteko emakume bat izan zen zauritua. Emakumea bi alabekin zihoan autoan eta istripuaren eraginez, autoaren barruan harrapatuta geratu ziren. Suhiltzaileek lagunduta atera ziren eta ondoren zauritua Donostia ospitalera eraman zuten.
Osinaldeko istripua
Osinalde industriagunean berriz, beste istripua gertatu zen, auto batek txirrindulari bat harrapatu zuen eta zauritua Donostia ospitalera eraman zuten.
Istripu gehiago
Bi ezbehar hauek ez dira herrian gertatzen diren lehen istripuak. Bereziki N-634 errepidean urtea hasi zenetik zenbait istripu gertatu dira. Esaterako ekainaren 4an Luzuriaga lantegiaren parean, istripu bat geratu zen, kamioi batek auto bat jo zuen. Maiatzaren 31n ere Luzuriaga parean beste istripu bat gertatu zen.
Maiatzaren 31ko istripua, N-634 errepidean, Luzuriaga parean (Arg.: Xingola)
One thought on “Atzo arratsaldean bi zauritu Aginagan eta Osinalde industriagunean izandako istripu banatan”