Noaua! Kultur Elkarteak urtero herriko argazkiekin osatutako egutegia kaleratzen du. Usurbilgo etxeetara banatzen du urteko azken Noaua! astekariarekin batera. Egutegiak harrera ona du herrian, ikustea besterik ez dago herriko komertzio, taberna eta etxeetan zintzilikatzen direla. Aurtengoan, Iñaki Agirresarobe herritarraren argazkiak ikusgai daude egutegian baina argazkien gain bestelako informazio ere etortzen da egutegian: herriko zein Euskal Herriko jai egunak, urtaroak, ilargiak, olio bilketa, euskal preso eta iheslarien elkarretaratzeak, Usurbil Kantuz, ordu aldaketak… eta erreus bilketa.
Noaua! astekariak jakinazi du erreus bilketako egunetan akatsak daudela eta beraz, Noaua!ko egutegia erabiltzen duzuenoi akatsak eskuz zuzentzeko.
Erreus bilketaren egunak zuzenduta
- Ekainak 2, 16, 30
- Uztailak 14, 28
- Abuztuak 11, 25
- Irailak 8, 22
- Urriak 6, 20
- Azaroak 3, 17
- Abenduak 1, 15, 29