2019ko martxoaren 8ko greba eguna
Gaur, ekainak 7, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta, aisialdiko eta jai giroko indarkeria matxistaren aurkako gidaren lanketa saioa egingo da Potxoenean, 18:00etatik 20:00etara. Formazio saioa izango da, norbanako nahiz eragile orori zuzendua dago, baina bereziki, mugimendu feministari, herri eragileei, aisialdikoei edota jaiak antolatzen dituztenei.
Saio honetan sexu eraso eta eraso matxisten prebentzioan eta arretari dagokionean, kontzientzia soziala eta sentsibilizazioa handitu eta indarkeria mota honen aurkako erantzuna hobetu eta koordinatzeko gida landuko da. Ondoren, herri mailan zabaltzeko asmoa dago.