Ostiralean (maiatzak 7) Ibai Marinek eta Etxe musikariek kontzertua eskainiko dute Sutegiko auditorioan, 22:00tan. Kontzerturako sarrerak jarriko dira salgai egunean bertan 8 eurotan.
Ibai Marin
“Bidean naiz” bakarko lehen diskoko kantak entzuteko aukera egongo da Sutegin: “Hira taldeko buru izan zenak bere musikak izan duen bilakaera izan du hizpide. Gitarra lagun du baina bere musika-tresna ahotsa da (tenore liriko erregistroan). Hira taldearekin bost diska argitaratu zituen. Hard Rock amerikarra albo batera utziaz doinu apalagoetara jo du oraingoan, ukitu organikoagoekin”.
Etxe
“Supernova” izeneko diskako kantak entzuteko aukera izango da, bere azken lana: “Azken diskoetako formatu akustikoa utzi eta berriz ere Pop-Rockaren bidea hartu du Berrizko musikariak”.