Igandean (ekainak 2) 2019ko Musikazuzenean Jaialdia Akustikoa ospatuko da Usurbilen. Ekimena Musikazuzenean antolatzen du, Kalezarko Haraneko lokaletako musika taldeekin elkarlanean. Jaialdia Sutegiko auditorioan egingo da, 19:00etan, eta honako musikari hauek parte hartuko dute: Abereh, Montauk, Paxkal Irigoyen, Gartxot, Serge, Natali, Birkit, Sara Zozaya, Ane, Larra Bideak, Raitx eta Asier Beramendi. Sarrera 10 euro.
laugarren edizioa
Honakoa, jaialdi akustikoaren laugarren edizioa izango da, aurreko urteetan Elorrion, Andoainen, Oreretan eta Urnietan ospatu dira. Guztira 12 musika proposamen eskainiko dira eta bakoitzak bi kantu eskainiko dituzte. Antolatzaileen esanetan, bi ordu iraungo ditu jaialdiak: “Gurean, formatu txikian ari diren musikariak batu ditugu emanaldi berezi honetan, mugimendu txiki baten izeberraren punta irudikatuz. Aurreko edizioetako parte hartzaileen zerrenda anitza bezain koloretsua izan zen: Mursego, Sorkun, MobyDick, Petti, Gorka Urbizu, Imanol Ubeda, Joseba B. Lenoir, Morau ta Benardo, Jon Gurrutxaga, Anari, Jon Basaguren, Mikel Uraken, Liher, Amorante, Nahia Zubeldia, Libe, Mice, Maria Rivero, Inun… Inoiz baino zailagoa egin zaigu 12ko zerrenda osatzea. 40 izeneko zerrenda izan dugu bueltaka, eta azkenean, hauexek izango dira laugarren edizio honetan parte hartuko duteneak. Aurtengorako ere zerrenda polita osatu dulakoan Usurbilera urbiltzea gonbidatzen zaitugu!”.
Ekimenari buruzko xehetasunak Noaua! astekarian, Antton Aranburuk eta Koldo Otamendiren eskutik: noaua.eus
Arg.: Noaua!