Ekainaren 9an (igandea) Gipuzkoako Eskola Txikien 32. jaialdia ospatuko da Aginagan. Aste honetan, maiatzaren 29an (asteazkena) jaialdiaren inguruko xehetasunak eskainiko dituzte eskola kideek, Aginagako Eskolan 12:00etan. Aurkezpen honetan Aginagako eta Gipuzkoako Eskola Txikien ordezkariak egongo dira: “Bertan gaur egungo eskola txikien egoera azalduko dugu, herri eta auzoetan betetzen duten funtzio garrantzitsua, lurralde orekan duen eragin positiboa, eta batik bat, ekainaren 9ko festa egunaren nondik norakoak. Ekainak 9an jai handia izango dugu bertan. Denok gonbidatuta zaudete primerako eguna pasatzera! Kantu eta algara izango dira eta txikienek sekulako eguna pasatzeko hainbat ekimen. Ongi etorri, ateak parez pare, irekita baitaude eskola txikian”.
Egitaraua
- 10:00 Txistulariak.
- Harrera ekitaldia.
- Jokuak gune guztietan.
- 13:00 Yolanda Arrieta ipuin kontalaria Ludotekan (2-5 urte bitartekoentzat).
- 14:00 Bazkaria.
- 15:00 Mustaren Perkusio Tailerra.
- 15:00 Puzgarriak.
- 15:30 Lopene eta bere animaliak.
- 16:30 Sardiña Feskue antzerkia.
- 18:00 Apar festa.
Abestia
Jai egunerako, “Ateak zabalik” lemapean abestia grabatu dute. Martxoaren 5ean eskolako abesti ofiziala izango denaren grabaketa egin zuten San Esteban auzoko estudioan: “Gure ikasleek beren ahotsak ederki findu zituzten eta grabaketa ederra osatu zuten”.
Abestiko parte hartzaileak:
- Musika: Jon Ostolaza.
- Letra: Andoni Egaña.
- Ahotsa: Agurne Alkorta.
- Tronboia: Aitor Bautista.
- Saxofoia: Alazne Begiristain.
- Tronpeta: Antton Albisu.
- Bateria: Iñaki Zugasti.
- Kitarra: Dani Iglesias.
- Baxua: Iñigo Ruiz de Salazar.
- Trikitixa: Jon Ostolaza.