Larunbatean (maiatzak 25) Muxurbileko gaztetxoek urte hasieratik gaur arte landu dutenaren antzerki emanaldia eskainiko dute Sutegin, 12:00etan. Emanaldia ikusteko sarrera doan izan arren, aurrez eskuratu behar da, ekitaldi aurretik, kultur etxean bertan.
Muxurbileko emanaldian, 4-11 urte arte inguruko gaztetxoak ariko dira antzezle lanetan: “Adin tarte handia baina hala gertatu zaigunetik gusturago gaude. Gauzak naturalago ateratzen zaizkigu. Ilusio handia dute”. Herritarrei gonbidapena luzatu diete emanaldia ikustera joateko.