Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko dira Santixabel jaiak. Usurbilgo Jai Batzordea antolakuntza lanetan jarraitzen du eta gaur, maiatzak 22, bilera irekia egingo du horretan lanean jarraitzeko. Bilera Potxoenean egingo da, 18:00etan. Gaurkoan, bestelako gai hauek ere aztertuko dituzte:
- Ekainaren 28an jaiak hasteko txupinazoa nork jaurtiko duen erabakiko da. Horretarako, maiatzaren 17ra arte herriko hainbat guneetan Jai Batzordeak kokatu dituen kaxetan hautagaiak proposatzeko aukera izan da. Proposamen hauetatik hautatuko da txupinazo jaurtitzailea nor edo nortzuk izango diren.
- Santixabel jaietako egitarau lehiaketaren irabazlea nor izango den erabakiko da. Maiatzatem 17a izan zen lehiaketan parte hartzeko azken eguna.