Igandean ospatuko den 38. Sagardo Eguna dela eta, Usurbilgo erdigunea ibilgailurik gabeko jai eremua izango da. Azken urteetan egin den moduan, ibilgailuen joan etorria mugatua izango da Kaxkoaren bueltan. Sagardo Eguneko jai eremuak frontoia eta, Dema, Askatasuna eta Mikel Laboa plazak izango dira. Jai eremu hau inguratzen dituzten kaleetan izango dira trafiko mozketak, zenbait kale itxi egingo dira.
Autobus zerbitzuen geltokietan ere eragina egongo da. Igandean, Donostia nahiz Orio alderako autobusak hartzeko, San Inazioko biribilguneko geltokira jo beharko da.
Lurraldebusen oharra
Hurrengo igandea maiatzak 19a, Usurbilen Sagardo Eguna dela eta eguno osoan zehar geraleku aldaketak izango dira.
- T6 Usurbil Lasarte Hernani
Geraleku Ezabatuta: San Ignacio 3
Gertueneko Geralekua: San Ignacio eta K/ Nagusi Biribilgunea - UK09 ZUMAIA – DONOSTIA N-634
Zumaia norantza geralekua: San Ignacio Biribilgunea eta Atxegalde auzoa.
Donostia norantza: Ohiko ibilbidea eta geralekua - Informazio gehiago: lurraldebus.eus