Usurbilgo EHBilduk maitzaren 26an burutuko diren Udal, Foru eta Europako hauteskundeak girotze aldera, larunbatean (maiatzak 18) “On/In jaialdia” ospatuko du Artzabalgo berdegunean 18:00etatik 20:00etara. Herritarrei bertara gerturatzeko deia egin die koalizioak: “EHBilduren komunitatea elkartu nahi dugu jaialdian. Komunitate bizia eta anitza dugu, eta guztiekin gure hautagaitza babestu nahi dugu datorren legealdiko erronkaren aurrean. Batu zu ere jaialdira!”.
OHARRA: EHBilduk jakinarazi du eguraldi iragarpenak direla eta, herriko frontoian egingo dela jaialdia.
Ekimenak
- Herriko sortzaileen emanaldiak
- Umeentzako txokoak eta jolasak.
- Pintxoak eta edatekoak.
- Hautagaien zinta jokoa.
- Bestelako sorpresak!